XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etxe langileen gizarte- eta lan-aurrerabidea sustatzeko aurreikusitako jarduketei buruzko galdera

FORU DIPUTAZIOAREN ERANTZUNA

Biltzarreko Erregelamenduko 112.1 artikuluan ezarritakoa betez, Xabier Vélez Medrano Foru Parlamentario jaunak etxe langileen gizarte- eta lan-aurrerabidea sustatzeko aurreikusitako jarduketei buruz egindako galderaren erantzuna, Foru Diputazioak emana, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin agindu da.

Galdera hori 1998ko martxoaren 25eko 21. zk.ko Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Iruñean, 1998ko apirilaren 20an

Lehendakaria: Mª Dolores Eguren Apesteguía

ERANTZUNA

Ezker Abertzalea Parlamentuko Taldeko Francisco Javier Vélez Medrano Foru Parlamentario jaunak idatziz erantzuteko galdera egin du etxe-langileen gizarte- eta lan-aurrerabidea sustatzeko aurreikusitako jarduerei buruz.

Hona Ramón Bultó Llevat Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Kontseilari jaunaren erantzuna: Nafarroako Foru Eraentza, Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren II Tituluko zenbait kapitulutan adierazi diren Nafarroako Foru Komunitatearen ahalmenen eta eskuduntzen artean, ez daude Gizarte Segurantzako Sistemari eta Etxe Langileen Araubide Bereziari buruzkoak.

Beraz, esparru honetan ez dago lege- eta arautegi-ahalmenik eta, beraz, Nafarroako Gobernuak ezin du inongo neurririk hartu galderaren helburu diren gaiak araupetzen dituen araudiaren aldaketa eragiteko.

Iruñean, 1998ko apirilaren 15ean

Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Kontseilaria: Ramón Bultó Llevat